Bideo honetan birziklaturiko materialekin malabareak pausoz pauso nola egin azaltzen da.Oso erraza da eta jostailu honekin asko dibertituko zara.
Animatu eta egin itzazu zuk ere!
MALABAREAK
lunes, 9 de mayo de 2011
miércoles, 4 de mayo de 2011
ZOTZ EGITEKO FORMULA
Aza
baba
pepe
te
lili
polo
musu
truk
musu
truk
eman
musu
truk
zu,
zuk!
baba
pepe
te
lili
polo
musu
truk
musu
truk
eman
musu
truk
zu,
zuk!
Antton Kazabonen Anpolai gorria liburutik jasotakoa.
martes, 3 de mayo de 2011
SUMENDI ERRAZ BAT EGIN
Behar den materiala
Kartoi bat
Plastikozko ur botila
Plastilina marroia eta berdea
Harea
Ozpina
Bikarbonato sodikoa
Piperrautsa
Enbutua
Goilara
Kola
Pintzela
Nola egin
1. Botilaren bi heren ozpinarekin betetzen dugu eta piperrautsak gehitzen dugu labaren itxura emateko.
2. Botila kartoiaren gainean jarri eta plastilinarekin estaltzen dugu mendi bat irudikatzeko.
3. Pintzelarekin denari kola geruza bat ematen diogu.
4. Harea mendiaren gainean botatzen dugu dekorazio gisa.
5. Sumendiaren ahotik bikarbonato sodikoa bota eta itxaron erreakzioa gertatu arte.
Informazioa "Inventos divertidos" liburutik aterata da. Irudia www.madrimasd.org" web orrialdetik, taller de química atalean, constuyo un volcán.
martes, 26 de abril de 2011
CUISENAIRE ERREGELETAK, MATEMATIKAREKIN JOLASTU
Cuisenaire-ren erregeletak matematikako arloan erabiltzeko baliabidea oso interesgarria da, zeinekin haurrak era manipulagarrian kalkuluko jardueretan has daitezkeen.
Tamaina eta kolore ezberdineko 10 makil dira, bakoitzak zenbaki bat irudikatzen duela. Bakoitzaren luzera zm 1 -etik 10 zm-tara doa eta erregeleta bakoitza zenbaki baten baliokidea da.
Tamaina eta kolore ezberdineko 10 makil dira, bakoitzak zenbaki bat irudikatzen duela. Bakoitzaren luzera zm 1 -etik 10 zm-tara doa eta erregeleta bakoitza zenbaki baten baliokidea da.
-Erregeleta zuria, zm 1-eko luzerarekin, 1 zenbakiaren baliokidea da.
- Gorria, 2 zm-koa, 2 zenbakiarena.
- Berde argia, 3 zm-koa, 3 zenbakiarena.
- Larrosa, 4 zm-koa, 3 zenbakiarena
- Horia, 5 zm-koa, 5 zenbakiarena...etab
- Gorria, 2 zm-koa, 2 zenbakiarena.
- Berde argia, 3 zm-koa, 3 zenbakiarena.
- Larrosa, 4 zm-koa, 3 zenbakiarena
- Horia, 5 zm-koa, 5 zenbakiarena...etab
Landu daitekeena:
-Kolorea luzerarekin elkartu.
-Baliokidetzak ezarri
-1-etik 10-erako zenbaketa sorta osatu.
-Zenbakiekin"...baino handiago", "...baino txikiago" erlazioa era manipulagarri batean jorratu.
-Zenbakien konposizioa eta deskonposizioa landu.
Batuketa eta kenketarekin jolastu.
-Batuketaren propietate trukakor eta elakarkorra jolasean konprobatu.
-Bikoitza eta erdia kontzeptuak.
-Banaketak egitea.
-Baliokidetzak ezarri
-1-etik 10-erako zenbaketa sorta osatu.
-Zenbakiekin"...baino handiago", "...baino txikiago" erlazioa era manipulagarri batean jorratu.
-Zenbakien konposizioa eta deskonposizioa landu.
Batuketa eta kenketarekin jolastu.
-Batuketaren propietate trukakor eta elakarkorra jolasean konprobatu.
-Bikoitza eta erdia kontzeptuak.
-Banaketak egitea.
Hemen erabiltzeko argibideak dauzkazu. Eskuekin trebea baldin bazara zuk zure propioak egin ditzakezu erosteko beharrik gabe.
Ondoren bideo bat ikusi ahal duzu erregeletak nola erabili hobeto ulertzeko:
Informazio gehiena "www. orca-alce.blogspot.com"
-etik aterata da.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)



