domingo, 15 de mayo de 2011

LAPBOOKAK, OSO BALIABIDE INTERESGARRIAK



Lapbooka definitzea ez da erraza, baina esan daiteke modu eta leku ezberdinetatik zabaldu daitekeen "liburu" bat dela. Honek gai bat era sortzailean jorratzea ahalbidetzen du.

Lapbookak tamaina ezberdinekoak izan daitezke eta bakoitza oso pertsonala da, egiten duenaren kutsua daukala. Gainera hori da interesgarriena, bakoitzak bere estiloko lapbooka egitea.

Hemen lapbook "standard" bat egiteko argibideak emango dira.Horretarako  koloretako kartulina batzuk lortuko ditugu.



Hona hemen oso ulergarria den bideoa lapbookaren euskarria egiteko:





Bideoan agertzen dena lapbookaren azala izango da, gure gaiaren sarrera da eta nahi den moduan apaindu daiteke. Barruan gaiarekin erlazionaturik dauden mota guztietako argazkiak eta azalpenak jarriko ditugu.

Lapbooka adin ezberdineko haurrekin jorratu daiteke . Izan ere, haurra txikia baldin bada, marrazkiak egin ahal ditu, argazkiak itsatsi edota irudiak koloreztatu. Haurra nagusiagoa baldin bada, lanak beste helburu batzuk beteko ditu. Hala nola, berak lanaren eskema egituratu beharko du: zer azaldu nahi duen, non bilatuko duen informazioa, zenbat denbora dedikatuko duen lana egiteko...

Hona hemen lapbook batzuen adibideak:






Lapbook bat sortzeak lan handia eskatzen du, informazioa bilatu behar delako, irudiak moztu, itsatsi, margotu, idatzi... Baina haurrek ideiak antolatzeko eta egitura emateko gaitasun ikaragarria garatzen dute eta horrek edozein gaiari buruz aurkezpena egiteko oso baliagarria  izango zaio.

Informazioa "cacerolasyabrazos.blogspot.com"etik 
aterata da eta irudiak "orca-alce.blogspot.com"etik.

Honekin lotuta, haurrarekin denboraren lanketarako beste baliabide bat eskeiniko dizuegu: "Mendeen liburua". Irakurketa ezberdinez baliatuz, pertsonai eta gertaeren irudiak eta azalpenak "Mendeen liburuan" kokatzen dira.



No hay comentarios:

Publicar un comentario