domingo, 15 de mayo de 2011

SORKUNTZA ALFABETIZAZIOA BEZAIN GARRANTZITSUA

Ondoren Ken Robinson-en hausnarketak hezkuntza eta sorkuntzaren inguruan:

 


LAPBOOKAK, OSO BALIABIDE INTERESGARRIAK



Lapbooka definitzea ez da erraza, baina esan daiteke modu eta leku ezberdinetatik zabaldu daitekeen "liburu" bat dela. Honek gai bat era sortzailean jorratzea ahalbidetzen du.

Lapbookak tamaina ezberdinekoak izan daitezke eta bakoitza oso pertsonala da, egiten duenaren kutsua daukala. Gainera hori da interesgarriena, bakoitzak bere estiloko lapbooka egitea.

Hemen lapbook "standard" bat egiteko argibideak emango dira.Horretarako  koloretako kartulina batzuk lortuko ditugu.



Hona hemen oso ulergarria den bideoa lapbookaren euskarria egiteko:





Bideoan agertzen dena lapbookaren azala izango da, gure gaiaren sarrera da eta nahi den moduan apaindu daiteke. Barruan gaiarekin erlazionaturik dauden mota guztietako argazkiak eta azalpenak jarriko ditugu.

Lapbooka adin ezberdineko haurrekin jorratu daiteke . Izan ere, haurra txikia baldin bada, marrazkiak egin ahal ditu, argazkiak itsatsi edota irudiak koloreztatu. Haurra nagusiagoa baldin bada, lanak beste helburu batzuk beteko ditu. Hala nola, berak lanaren eskema egituratu beharko du: zer azaldu nahi duen, non bilatuko duen informazioa, zenbat denbora dedikatuko duen lana egiteko...

Hona hemen lapbook batzuen adibideak:






Lapbook bat sortzeak lan handia eskatzen du, informazioa bilatu behar delako, irudiak moztu, itsatsi, margotu, idatzi... Baina haurrek ideiak antolatzeko eta egitura emateko gaitasun ikaragarria garatzen dute eta horrek edozein gaiari buruz aurkezpena egiteko oso baliagarria  izango zaio.

Informazioa "cacerolasyabrazos.blogspot.com"etik 
aterata da eta irudiak "orca-alce.blogspot.com"etik.

Honekin lotuta, haurrarekin denboraren lanketarako beste baliabide bat eskeiniko dizuegu: "Mendeen liburua". Irakurketa ezberdinez baliatuz, pertsonai eta gertaeren irudiak eta azalpenak "Mendeen liburuan" kokatzen dira.



miércoles, 11 de mayo de 2011

HEZKIDETZA LANTZEKO JOLASA

Hemen Emakundek ateratako okaren jolasa daukazu hezkidetza jorratu ahal izateko.

lunes, 9 de mayo de 2011

BIRZIKLATURIKO MATERIALEZ EGINDAKO JOSTAILUA:MALABAREAK

Bideo honetan birziklaturiko materialekin malabareak pausoz pauso nola egin azaltzen da.Oso erraza da eta jostailu honekin asko dibertituko zara.
Animatu eta egin itzazu zuk ere! MALABAREAK

miércoles, 4 de mayo de 2011

ZOTZ EGITEKO FORMULA


Aza
baba
pepe
te
lili
polo
musu
truk
musu
truk
eman
musu
truk
zu,
zuk!

Antton Kazabonen Anpolai gorria liburutik jasotakoa.


martes, 3 de mayo de 2011

SUMENDI ERRAZ BAT EGIN


Behar den materiala
Kartoi bat
Plastikozko ur botila
Plastilina marroia eta berdea
Harea
Ozpina
Bikarbonato sodikoa
Piperrautsa
Enbutua
Goilara
Kola
Pintzela
Nola egin

1.      Botilaren bi heren ozpinarekin betetzen dugu eta piperrautsak gehitzen dugu labaren itxura emateko.

2.      Botila kartoiaren gainean jarri eta plastilinarekin estaltzen dugu mendi bat irudikatzeko.
3.      Pintzelarekin denari kola  geruza bat ematen diogu.
4.      Harea mendiaren gainean botatzen dugu dekorazio gisa.
5.      Sumendiaren ahotik bikarbonato sodikoa bota eta itxaron erreakzioa gertatu arte.
Sumendia egiteko argibideak hurrengo irudian topatuko dituzu:


 
Informazioa "Inventos divertidos" liburutik aterata da. Irudia www.madrimasd.org" web orrialdetik, taller de química atalean, constuyo un volcán.