miércoles, 20 de abril de 2011

IRINAZKO MAPAK EGITEN



Mapa zer den azaltzea ez da gauza erraza, baina erronka handigoa da umeek daukaten ezagutzen artean kontzeptu berri honen txertaketa.

Eta horretaz gain, askotan andereño eta maisuentzat mapak ez dira baliabide interesgarriak. Hori ekiditeko aukera paregabea egiptoarren garaira joatea izan daiteke eta hauek buztinarekin egiten zuten bezala, irinazko mapak sortzeari ekitea.

Behar den materiala

Nahasketa egiteko ontzia
Katilu bat irin
2 goilarakada gatz
Katilu erdi ur
Arkatza edo iltzea mapan markatu ahal izateko.
Egurrezko edo kartoi lodizko taula bat mapa egiteko.


Nola egin

1. Irina eta gatza ontzi batean nahastu.
2.Poliki poliki ura botatzen joan eta botatzeari utzi oreak ogia egitekoaren antza daukanean. 
3. Orea jarraian erabili behar da, izan ere 48 ordutan guztiz lehortuta egongo da.

Denbora

-Orea prestatzeko 15 minutu inguru behar dira.
-Mapa sortzen nahi beste denbora egon zaitezke, egin nahi dituzun xehetasunen arabera.
-Lehortzeko 2 edo 3 egun inguru behar dira, tenperaturaren arabera.

Gomendioak

- Mendien, erreken eta lakuen xehetasunak egiteko harea, buztina...erabili ahal duzu.
  • Zure mapak apaintzeko elikaduran erabiltzen diren koloranteak erabil ditzakezu.
Zailtasun posibleak

- Produktu eta materialei dagokienez ez dago inolako arriskurik, ez azalerako ezta begietarako.

- Oreak ur gehiegi izatekotan, denbora luzeago kostatuko zaio lehortzea. Lehortzeko beste aldagai batzuk giroan dagoen hezetasuna, tenperatura, eguzkitan egotea ala ez , erabilitako irina eta orearen nahasketa izan daitezke.

- Ore hau inurrientzat, etxeko animalia batzuentzat oso erakargarria izan daiteke. Beraz, kontuz ibili lehortzeko non uzten duzun.

- Taularen gainean orea jarri aurretik ez ahaztu irin pixka bat jartzen, itsatsita gera ez dadila.

BALIABIDE ERABILGARRIA  MAPA EGITEN HASI AURRETIK EDO ONDOREN


Aurkitutako mapa zaharrenak buztinaz egindakoak ziren eta zuek egindakoaren antzekoak izango ziren. Egiptoaren garaian egin zituzten eta egun museotan gordetzen dira.



Hemen aurkitutako maparik zaharrenetariko bat.



Mapa horren interpretazio posiblea.

Mapa horiek leku baten ezagutza zabaltzeko funtzioa betetzen zuten (Erresuma, biztanleria...). Garai horretan papera ez zen existitzen. Hori dela eta buztinaren erabilera mapak egiteko oso ohikoa zen.

Informazioa  Interneten "Construcción de mapas de harina" eta "Inventos divertidos"-etik aterata dago.

No hay comentarios:

Publicar un comentario