martes, 26 de abril de 2011

CUISENAIRE ERREGELETAK, MATEMATIKAREKIN JOLASTU




Cuisenaire-ren erregeletak matematikako arloan erabiltzeko baliabidea  oso interesgarria da, zeinekin haurrak era manipulagarrian kalkuluko jardueretan has daitezkeen. 

 Tamaina  eta kolore ezberdineko 10 makil dira, bakoitzak zenbaki bat irudikatzen duela. Bakoitzaren luzera zm 1 -etik 10 zm-tara doa eta erregeleta bakoitza zenbaki baten baliokidea da.
 -Erregeleta zuria,  zm 1-eko luzerarekin, 1 zenbakiaren baliokidea da.
- Gorria, 2 zm-koa, 2 zenbakiarena.
- Berde argia, 3 zm-koa, 3 zenbakiarena.
- Larrosa, 4 zm-koa, 3 zenbakiarena
- Horia, 5 zm-koa, 5 zenbakiarena...etab




Landu daitekeena:

-Kolorea luzerarekin elkartu.
-Baliokidetzak ezarri
-1-etik 10-erako zenbaketa sorta osatu.
-Zenbakiekin"...baino handiago", "...baino txikiago" erlazioa era manipulagarri batean jorratu.
-Zenbakien konposizioa eta deskonposizioa landu.
Batuketa eta kenketarekin jolastu.
-Batuketaren propietate trukakor eta elakarkorra jolasean konprobatu.
-Bikoitza eta erdia kontzeptuak.
-Banaketak egitea.

Hemen erabiltzeko argibideak dauzkazu. Eskuekin  trebea baldin bazara zuk zure propioak egin ditzakezu  erosteko beharrik gabe.





Ondoren bideo bat ikusi ahal duzu erregeletak nola erabili hobeto ulertzeko:





Informazio gehiena "www. orca-alce.blogspot.com" 
-etik aterata da.

miércoles, 20 de abril de 2011

ZUK EGINDAKO KOLA ERABILI


Oso erraza den esperimentu honekin kolaren antzeko produktu bat lortu ahal duzu.

Behar den materiala

¾ ur katilu
2 goilarakada ezti (Honek itsaspen gaitasuna areagotzen du)
Goilarakada txiki ozpin zuri (honek iraupena luzatzen du)
½ katilu maizena
¾ katilu ia izoztuta dagoen ur

Nola egin
1. Lapiko txiki batean ura, eztia eta ozpina nahastu.
2. Nahasketa su ertainean berotu lehenengo irakinaldira iritsi arte.
3. Ontzi txiki batean ur pixkat eta maizena nahastu. Azkenengo nahasketa hau poliki poliki bestearekin nahastu. Irabiatu itxura homogeneoa izan arte.
4. Lapikoa sutik kendu eta itxaron nahasketa hoztu arte.
5. Egokiena ordu batzuk erabili arte itxarotea da. Hermetikoa den ontzi batean gorde behar da ahalik eta luzeen iraun dezan (gutxi gora behera astebete).
Gomendioak


  • Kola hau egokia da batez ere papera eta kartoia itsasteko.Adibidez papel mache teknikarekin erabiltzeko.

Hurrengo irudian paper mache teknikaren pausuak frantsesez dauzkazu. Nahiz eta frantseza ez menperatu, irudiez baliatu zaitezke hobeto ulertzeko.



Informazioa "Trucos de bricolaje" orrialdetik eta "Inventos divertidos" liburutik  (Internetetik jeisteko aukera dago) aterata dago. Paper matxeren errezeta "terapiarte.blogspot.com"- etik jeitsita dago.


IRINAZKO MAPAK EGITEN



Mapa zer den azaltzea ez da gauza erraza, baina erronka handigoa da umeek daukaten ezagutzen artean kontzeptu berri honen txertaketa.

Eta horretaz gain, askotan andereño eta maisuentzat mapak ez dira baliabide interesgarriak. Hori ekiditeko aukera paregabea egiptoarren garaira joatea izan daiteke eta hauek buztinarekin egiten zuten bezala, irinazko mapak sortzeari ekitea.

Behar den materiala

Nahasketa egiteko ontzia
Katilu bat irin
2 goilarakada gatz
Katilu erdi ur
Arkatza edo iltzea mapan markatu ahal izateko.
Egurrezko edo kartoi lodizko taula bat mapa egiteko.


Nola egin

1. Irina eta gatza ontzi batean nahastu.
2.Poliki poliki ura botatzen joan eta botatzeari utzi oreak ogia egitekoaren antza daukanean. 
3. Orea jarraian erabili behar da, izan ere 48 ordutan guztiz lehortuta egongo da.

Denbora

-Orea prestatzeko 15 minutu inguru behar dira.
-Mapa sortzen nahi beste denbora egon zaitezke, egin nahi dituzun xehetasunen arabera.
-Lehortzeko 2 edo 3 egun inguru behar dira, tenperaturaren arabera.

Gomendioak

- Mendien, erreken eta lakuen xehetasunak egiteko harea, buztina...erabili ahal duzu.
  • Zure mapak apaintzeko elikaduran erabiltzen diren koloranteak erabil ditzakezu.
Zailtasun posibleak

- Produktu eta materialei dagokienez ez dago inolako arriskurik, ez azalerako ezta begietarako.

- Oreak ur gehiegi izatekotan, denbora luzeago kostatuko zaio lehortzea. Lehortzeko beste aldagai batzuk giroan dagoen hezetasuna, tenperatura, eguzkitan egotea ala ez , erabilitako irina eta orearen nahasketa izan daitezke.

- Ore hau inurrientzat, etxeko animalia batzuentzat oso erakargarria izan daiteke. Beraz, kontuz ibili lehortzeko non uzten duzun.

- Taularen gainean orea jarri aurretik ez ahaztu irin pixka bat jartzen, itsatsita gera ez dadila.

BALIABIDE ERABILGARRIA  MAPA EGITEN HASI AURRETIK EDO ONDOREN


Aurkitutako mapa zaharrenak buztinaz egindakoak ziren eta zuek egindakoaren antzekoak izango ziren. Egiptoaren garaian egin zituzten eta egun museotan gordetzen dira.



Hemen aurkitutako maparik zaharrenetariko bat.



Mapa horren interpretazio posiblea.

Mapa horiek leku baten ezagutza zabaltzeko funtzioa betetzen zuten (Erresuma, biztanleria...). Garai horretan papera ez zen existitzen. Hori dela eta buztinaren erabilera mapak egiteko oso ohikoa zen.

Informazioa  Interneten "Construcción de mapas de harina" eta "Inventos divertidos"-etik aterata dago.

ZURE KALKOMANIA PROPIOAK EGIN ITZAZU

Eskuragai izan ahal dituzun osagaiak kalkomaniak egiteko aukera eskeintzen dizugu. Ondo pasatu!
Behar duzun materiala:

4 goilarakada ur bero
2 goilarakada gelatina

Nola egin:

1. Gelatina ontzi txiki batean jarri behar duzu. Ur beroa poliki bota ahala nahasketa egin behar duzu.
2. Pintzel edo zepillo batez baliatuz aukeratutako irudiaren atzean nahasketa ematen diozu.
3. 30 edo 40 minutuz lehortzen egon behar du.
4. Kalkomania erabili nahi izango duzunean , atzeko aldeari ur pixka bota behar diozu eta horrela nahi duzun azaleraren gainean itsatsi ahal duzu.

*Oharra: Izenak jarri nahi izanez gero, kontuan izan behar duzu alderantziz idatzi behar dituzula.




Hona hemen erabili ahal duzun irudi baten adibidea.

Informazioa batez ere "Inventos divertidos" liburutik (Interneten eskuragai) lortua da.

martes, 19 de abril de 2011

HARRAPAKETAN IBILTZEAN KANTATZEKO

Putzuko lamia,
Neska polit gaztea,
Non duzu orrazia?
Ez gehiago orraztu.
Eta hona begiratu.
Ezetz harrapatu!

KONTATZEKO

Bat: Joan Tarrat.
Bi: mahai ipurdi.
Hiru: zakua bete diru.
Lau: katuak jango ahal hau!
Bost: kakak prost!
Sei: sillan eseri.
Zazpi: ez da katua gaizki.
Zortzi: zapela bete zorri.
Bederatzi: ukuilura joan eta behia jetzi.
Hamar: katua marmar.
Hamaika: zakurren kanika.
Hamabi: platerean bi begi.
Hamairu: aitonak amona nahi du.

Bat: Matxin Tarrat.
Bi: Mitxel Eperdi.
Hiru: kolko bete diru.
Lau: iko melau!
Bost: koxkotean koxt!
Sei: korta bete behi.
Zazpi: burua bete bazpi.
Zortzi: katilua bete zorri.
Bederatzi: kantuaren narrua erantzi.
Hamar: mar-mar.  
                           

CUISENAIRE ERREGELETEN APLIKAZIO BATEN ADIBIDEA

Cuisenaire erregeletak oso baliagarriak dira biderkaketaren propietate konmutatiboa azaltzeko. Izan ere, 3 X 4 eragiketak 4 X 3 bezalako laukizuzena sortzen du.


ZOTZ EGITEKO FORMULAK

"Plik! Plak! Plok!
Euria
Xingilka
Dabila.
Plik! Plak! Plik!
Jauzika,
Punpeka,
Heldu da.
Plik! Plak! Plok!
Pasiola
Behar da
Atera".

Marije Minaberryk, 1965 ean idatzitako "Euria" poema.

IGARKIZUNAK

Zuri-zuri eta biribil, iluntasuna argitzen dabil.
Ziba bat bezala mundua inguratzen, beti dago biraka eta ez da nekatzen.

Egunez barnean gauez kanpoan.Zer ote da eta zer ote, ibaian pasa arren, bustitzen ez dena eta egunez lo egiten duena.



 
Jende guziak ikusten du, jende guziak hartzen du, sekulan ez da gastatzen, sekulan ez da itzaltzen.

Goizero dator hutsik egin gabe, egun osoan berarekin gaude, arratsaldero hutsik egin gabe agur egiten digu hurrengo egun arte.

Zer dela eta zer dela jende guziak hartzen duena eta inork eramaten ez duena?


Andere bat nahiko lodia, erlojua baino hobeto dabil, goizean goiz jaiki ohi da eta oheratu iluntzean.

"NOR DA NOR" JOLASA ZATIKIEKIN


Noizbait  pentsatu  al duzu "Nor da Nor" jolasa baliogarria izan ahal zaizula zatikiak ikasteko?

 Hemen daukazu jolas zaharrak berrerabiltzeko ideia bat. Asmatu zuk zure propioak!

   

<>
Baliabide hau "www. orca-alce.blogspots.com"-etik lortu dugu, Gironan egindako "Prohibit no tocar" erakusketan ikusgai egon zena.


lunes, 18 de abril de 2011

BIDERKAKETA TAULAK MARGOTZEKO TXANTILOIA


Hau biderkaketa taulak jorratzeko ariketa erraza eta dibertigarria da.

2 tik hasita 100ra arteko zenbaki bikoiti guztiak margotu behar dituzte. Berdina egin daiteke 3-ko eta 4-ko taularekin...

Dibertigarria da taulan sortzen duten marrazkia ikustea. Beranduago margotutako taula bat erakutsi ahal zaie eta identifikatu behar dute zein taula den.

Ondoren inprimatu ahal izateko 100 zenbakiko txantxiloia txuria daukazu.



1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
67
68
69
70
71
72
73
74
75
76
77
78
79
80
81
82
83
84
85
86
87
88
89
90
91
92
93
94
95
96
97
98
99
100


martes, 12 de abril de 2011

BIDERKAKETAK LANTZEKO BALIABIDE ERRAZA



Egurrezko taula batean borobil bat markatu behar da eta distantzia berdina utziz, 0-tik 9-ra arteko zenbakiak markatu. Zenbaki bakoitzean iltze bat jartzen da eta horrelako taula bat sortzen da:




Artileaz baliatuz, zenbaki baten lagunak markatu behar dria. Adibidez bateko lagunak zenbaki guztiak direnez, artilea zenbaki guztietatik pasatzen da. Kasu honetan hariak forma zehatz bat sortuko du.

Biko lagunak 0, 2, 4, 6 eta 8 direnez, artilea beti zenbaki hauetatik pasatuko da eta beste forma bat sortuko du.

Eta horrela zenbaki guztien lagunek zelako formak sortzen dituzten aztertu daitezke.

Batetik hamarrera arte eginda dagoenean, bakoitzak zenbaki baten izarra eginda utziko du denena aurrean  eta era honetan ikus daiteke zenbat izar ezberdin sortu ahal diren. Izan ere, badaude izar berdinak sortzen duten zenbakiak, hala nola 6 eta 4koa, 7 eta 3koa, 8 eta 2koa, 1 eta 9koa…

Eta misterioski:
                   6+4 = 10
                   7+3 = 10
                   8+2 = 10
                   9+1 = 10

Baliabide hau praktiketan ikasitakoa da.